jueves 10 de abril de 2008

Apirilak 10, asteazkena: Googlen dokumentuak gordetzen ikasi dut

Aurreko astean ikasitako kontu batekin nator, baina orduan zertarako zen azaltzeko zalantzak nituenez, gaur azaltzea pentsatu dut; Googlen bertan, gure dokumentuak gordetzeko aukera dugu. Googlen sartu eta, goian hizki urdinez dagoen Mas horretan klikatu eta gero, Documento klikatu dut. Bertan, ezkerrean goian dokumentu bat ireki eta Insert klikatu ondoren, insert table klikatu eta tabla insertatu dut. Aurrekoan, hiru taldekideen izenak ezarri genituen, bakoitzaren blogeko helbidearekin. Gero, bertan gorde eta listo!
Gaur, atzo ikusitako hiru bideoak aztertzeko, irakasleak hiru eskema osatzeko agindu zigun. Hiru eskeman horiek gaur osatuko ditut, aipatutako Documento atalean.