Apirilaren 16an eskolan ikusi genuen bideoaren hausnarketa egin dut. Bideo hau, iazkoa plastikako lanean, Iñakik, Mirenek eta Leirek egin zuten montajea da. Getariako eskolako 4 urteko haurrekin, gida turistiko bat osatu zuten.
Asko gustatu zait egin zutena. Josemik dion moduan, teknologia berriak erabiltzen erakutsi zieten haurrei, baina helburua ez zen hori; helburua gida turistiko bat osatzea zen. Landutako proiektuarekin, herria gehiago ezagutu zuten, marrazkiak egin zituzten, leku bakoitzari dagozkion testuak idatzi zituzten, itsasten aritu ziren... eta teknlogia berriekin ere harremanetan jarri ziren; argazki kamarekin argazkiak ateratzen aritu ziren. Ondoren, argazki hauek bi eratara ikus daitezkeela ikasi zuten: eskuko argazkiaren formatuan edo power point bat eginez, pantalla erraldoi batean.
Nire ustez, proiektu oso interesgarria burutu zuten. Oso didaktikoa izateaz gain, haurrentzako dibertigarria. Gainera, herrian barrena ibili zirela jakinda, egokia iruditzen zait tarteka haurrak gelatik ateratzea.
Bideo hau dagoen atal berean, Sallent de Gallegoko ikasleek egindako beste proiektu baten inguruko bideo labur bat ere badago. Ikasle hauek lehen hezkuntzakoak dira. Ordenagailu bidez, birtualki munduari bira emango diote, bakoitzak nahi duen bidea hartuz. oso polita iruditu zait, baina hori egitera iristeko, dezente jakin behar dela iruditzen zait.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada