martes 27 de mayo de 2008

maiatzak 27: ikasturte amaierako iritzi pertsonala zintzilikatu dut

Iritzi pertsonala
IKASTAROA
A/ Zer ikasi eta desikasi duzu? Nik uste, gauza mordo bat ikasi dudala eta zaila dela bi lerrotan azaltzea; teknologia berriak erabiltzeak duen garrantziarekin gelditu naiz, batez ere, baina egoki erabiltzeak duen garrantzia ere azpimarratu nahi nuke. Teknologia berriak besterik gabe erabiltzea baino, gure bizitzan probetxuzko zerbait izan daitekeen hori egiteko erabiltzea askoz baliagarriagoa dela ikasi dut.
Txanponaren beste aldean ondorengoa jarriko nuke; informazio asko batera irentsi dugula iruditu zait, eta beharbada, mantsoago joan behar genuela.
B/ Zer da gehien gustatu zaizuna? Zer da gutxien gustatu zaizuena? Gaur egun teknologia berriei esker zenbat gauza egin ditzakegun(bloga sortu, bideoak montatu, informazioa besteekin konpartitu…) ikusi eta praktikan jartzea asko gustatu zait. Talde lanean aritzea ikaragarri gustatu zait eta interneteko foroen bidez besteekin komunikatu eta zalantzak argitzea ere bai.
Gutxien gustatu zaidan zerbait aipatze aldera, asteazkenetako klaseetan oso zaila zela ordenagailu bat hartzea aipatuko nuke. Ikasle gehiegi elkartzen gara daukagun ordenagailu kopuruarentzako. Hala ere, arazo hori konpontzea ez dut uste irakaslearen esku dagoenik.
C/ Hobetzeko hiru gauzak :
-Lehen aipatu dudana: dagoen ordenagailu kopuruarentzako ikasle gehiegi.
-Ikasturtearen hasieran, beharbada, mantsoago eta maila baxuago batetatik hasi behar genuen. Hasieran pixka bat galduta ibili naiz.
-Ez dut hobetzeko beste alderdirik ikusten…
D/ Gure lanak: bideoak, tresnak etabarrekin talde lana eta ikasleen arteko elkarrekintza saiatu egin gara. Nola ikusten duzu . Nola egin dezakegu benetazko talde lanak
Gure lanean talde lanean aritu gara, eta horri eskerrak gehiago eta hobeto ikasi dut. Nik uste, talde fisikoez gain, interneten bidez sortutako “ziber taldeek” ere etorkizun handia dutela. Hau da, zuk egiten duzuna Londreseko batekin konpartitzea internet bidez, edo Brasileko batek zuk egindako bideoa ikustea…
MUSEO BIZIAK
( eta zati hau mesedez idazten duzuena kopiatu eta pegatu Muzeo Bizien iriki dugun foroan: http://museobiziak.ning.com/forum)

E/ Gizarte-sare baten partaide izatearen balorazioa Gaur egunean gero eta garrantzi handiagoa duen arloa da; guk egiten duguna sarean dagoen beste edozeinekin konpartitzea. Dudarik gabe, oso aberasgarria da. Hau sustatzea da etorkizuneko erronka.
- museo bizien proiektuan parte hartzearen sentsazioa, bere balioa… Asko gustatu zait proiektu honetan parte hartzea. Ikasleen arteko komunikazioa errazteaz gain, nire zalantzak argitzeko atari paregabe bihurtu da. Eskolako lanez gain, teknologia berriekin zerikusia duten beste zenbait lanen inguruko zalantzak ere argitu dizkidate (adb, sortzen ari naizen webguneari buruz).
- azken hilabetean erabili den metolodogiaren iritzia (ning guneari dagokionez): motibatuta sentitu zareten, arazoak, azken finean, komunitate berri bat sortzeko balio izan digu. Ni oso motibatua sentitu naiz eta ez dut inongo arazorik aurkitu.

- irakaslearen jarrera eta motibazioa Irakaslearen jarrera oso positiboa iruditu zait. Asko motibatu gaitu eta zalantzak argitzeko momentuan beti hor egon da. Posta elekroniko bidez edo foroan luzatu dizkiodan zalantzak ere ongi erantzun eta argitu dizkit.
- …

F/ Museo Biziak proiektua ikasteko abantailak…(.lagundu digu proiektuan parte hartzeak tresna teknologikoak eta bere aplikapenak hobeto erabil eta ulertzera?) Neri asko lagundu dit proiektu honek. Asignatura honetaz gain, Kirol Iharduerak II asignaturan ere nabegatu dugu Museo bizien atari honetan. Familia berri bat sortzea bezala izan da.
F/ Museo Bizien webgunea baloratu eta konparatu Moodleko ( lms.i2bask.es) webgubnearekin. Ez naiz konparaketak egin zalea, baina niretzako bi erakusleiho ezberdin dira. Museo biziak gehiago erabili ditut beste beste internautekin komunikazioan egoteko (bideoak erakutsi, zalantzak galdetu, besteen lanak aztertu…). Moodleko webgunea asignaturaren inguruko informazioa eskaintzeko gehiago dela iruditzen zait. Ikasturte honetan materia horretan emango dugunaren eta egingo ditugun lanen ataria da. Hau ere, noski, beharrezkoa da.
Bakoitzaren argazkiak, lanak ikusteko aukerak, musika igotzeko posibilitatea, bloga hor bertan edukitzea, Aurreko erantzunetan aipatu dudan bezala, ikaragarria da. Ni ez naiz teknologia berrien oso aldekoa izan, baina egoki erabiliz gero, ia nahi duzun guztia egin dezakezula ikasi dut. Eta niretzako politena dena, zera da: asignatura honetan ikasitakoa gerora ere erabiliko dudala, hau da, funtzionala izango dela.
G/Zeinek betetzen du hobeto ikasteko tresna? Nik uste, moodleko plataforman nahiz Museo Bizietakoan, bietan ikas daitekeela. Eskaintza ezberdina da eta modu ezberdinean ikasiko duzu. Hala ere, nik bat aukeratu beharko banu, ez nuke dudarik egingo: Museo biziak.
H/Non sentitu zara gustorago? Gustora bietan, baina Museo bizietan gehiago gozatu dut.
Mila esker denagatik.
Benetan pena sentitzen dudala bukatzean!!!