Iritzi pertsonala
IKASTAROA
A/ Zer ikasi eta desikasi duzu? Nik uste, gauza mordo bat ikasi dudala eta zaila dela bi lerrotan azaltzea; teknologia berriak erabiltzeak duen garrantziarekin gelditu naiz, batez ere, baina egoki erabiltzeak duen garrantzia ere azpimarratu nahi nuke. Teknologia berriak besterik gabe erabiltzea baino, gure bizitzan probetxuzko zerbait izan daitekeen hori egiteko erabiltzea askoz baliagarriagoa dela ikasi dut.
Txanponaren beste aldean ondorengoa jarriko nuke; informazio asko batera irentsi dugula iruditu zait, eta beharbada, mantsoago joan behar genuela.
B/ Zer da gehien gustatu zaizuna? Zer da gutxien gustatu zaizuena? Gaur egun teknologia berriei esker zenbat gauza egin ditzakegun(bloga sortu, bideoak montatu, informazioa besteekin konpartitu…) ikusi eta praktikan jartzea asko gustatu zait. Talde lanean aritzea ikaragarri gustatu zait eta interneteko foroen bidez besteekin komunikatu eta zalantzak argitzea ere bai.
Gutxien gustatu zaidan zerbait aipatze aldera, asteazkenetako klaseetan oso zaila zela ordenagailu bat hartzea aipatuko nuke. Ikasle gehiegi elkartzen gara daukagun ordenagailu kopuruarentzako. Hala ere, arazo hori konpontzea ez dut uste irakaslearen esku dagoenik.
C/ Hobetzeko hiru gauzak :
-Lehen aipatu dudana: dagoen ordenagailu kopuruarentzako ikasle gehiegi.
-Ikasturtearen hasieran, beharbada, mantsoago eta maila baxuago batetatik hasi behar genuen. Hasieran pixka bat galduta ibili naiz.
-Ez dut hobetzeko beste alderdirik ikusten…
D/ Gure lanak: bideoak, tresnak etabarrekin talde lana eta ikasleen arteko elkarrekintza saiatu egin gara. Nola ikusten duzu . Nola egin dezakegu benetazko talde lanak
Gure lanean talde lanean aritu gara, eta horri eskerrak gehiago eta hobeto ikasi dut. Nik uste, talde fisikoez gain, interneten bidez sortutako “ziber taldeek” ere etorkizun handia dutela. Hau da, zuk egiten duzuna Londreseko batekin konpartitzea internet bidez, edo Brasileko batek zuk egindako bideoa ikustea…
MUSEO BIZIAK
( eta zati hau mesedez idazten duzuena kopiatu eta pegatu Muzeo Bizien iriki dugun foroan: http://museobiziak.ning.com/forum)
E/ Gizarte-sare baten partaide izatearen balorazioa Gaur egunean gero eta garrantzi handiagoa duen arloa da; guk egiten duguna sarean dagoen beste edozeinekin konpartitzea. Dudarik gabe, oso aberasgarria da. Hau sustatzea da etorkizuneko erronka.
- museo bizien proiektuan parte hartzearen sentsazioa, bere balioa… Asko gustatu zait proiektu honetan parte hartzea. Ikasleen arteko komunikazioa errazteaz gain, nire zalantzak argitzeko atari paregabe bihurtu da. Eskolako lanez gain, teknologia berriekin zerikusia duten beste zenbait lanen inguruko zalantzak ere argitu dizkidate (adb, sortzen ari naizen webguneari buruz).
- azken hilabetean erabili den metolodogiaren iritzia (ning guneari dagokionez): motibatuta sentitu zareten, arazoak, azken finean, komunitate berri bat sortzeko balio izan digu. Ni oso motibatua sentitu naiz eta ez dut inongo arazorik aurkitu.
- irakaslearen jarrera eta motibazioa Irakaslearen jarrera oso positiboa iruditu zait. Asko motibatu gaitu eta zalantzak argitzeko momentuan beti hor egon da. Posta elekroniko bidez edo foroan luzatu dizkiodan zalantzak ere ongi erantzun eta argitu dizkit.
- …
F/ Museo Biziak proiektua ikasteko abantailak…(.lagundu digu proiektuan parte hartzeak tresna teknologikoak eta bere aplikapenak hobeto erabil eta ulertzera?) Neri asko lagundu dit proiektu honek. Asignatura honetaz gain, Kirol Iharduerak II asignaturan ere nabegatu dugu Museo bizien atari honetan. Familia berri bat sortzea bezala izan da.
F/ Museo Bizien webgunea baloratu eta konparatu Moodleko ( lms.i2bask.es) webgubnearekin. Ez naiz konparaketak egin zalea, baina niretzako bi erakusleiho ezberdin dira. Museo biziak gehiago erabili ditut beste beste internautekin komunikazioan egoteko (bideoak erakutsi, zalantzak galdetu, besteen lanak aztertu…). Moodleko webgunea asignaturaren inguruko informazioa eskaintzeko gehiago dela iruditzen zait. Ikasturte honetan materia horretan emango dugunaren eta egingo ditugun lanen ataria da. Hau ere, noski, beharrezkoa da.
Bakoitzaren argazkiak, lanak ikusteko aukerak, musika igotzeko posibilitatea, bloga hor bertan edukitzea, Aurreko erantzunetan aipatu dudan bezala, ikaragarria da. Ni ez naiz teknologia berrien oso aldekoa izan, baina egoki erabiliz gero, ia nahi duzun guztia egin dezakezula ikasi dut. Eta niretzako politena dena, zera da: asignatura honetan ikasitakoa gerora ere erabiliko dudala, hau da, funtzionala izango dela.
G/Zeinek betetzen du hobeto ikasteko tresna? Nik uste, moodleko plataforman nahiz Museo Bizietakoan, bietan ikas daitekeela. Eskaintza ezberdina da eta modu ezberdinean ikasiko duzu. Hala ere, nik bat aukeratu beharko banu, ez nuke dudarik egingo: Museo biziak.
H/Non sentitu zara gustorago? Gustora bietan, baina Museo bizietan gehiago gozatu dut.
Mila esker denagatik.
Benetan pena sentitzen dudala bukatzean!!!
martes, 27 de mayo de 2008
jueves, 22 de mayo de 2008
Gure bideoaren deskribapena
Gaur egun, gero eta indibidualistagoa den gizarte batean bizi gara. Gizarte honen bilakaeran, gure ustez, teknologia berriek eragin zuzena izan dute.
Teknologia berrien erabilera desegokiak haurrek egiten dituzten jolasetan ere bere islada izan du. Alde batetik, gaur egungo jolas gehienak ez dira taldean egiten, eta bestetik, kalean egitetik etxean egitera pasa dira.
Gai honen inguruan gure hausnarketa egin dugu eta zuen hausnarketa ere bultzatzen saiatu gara.

miércoles, 21 de mayo de 2008
JOLASAK LEHEN ETA ORAIN
Gaur zintzilikatu dugu bideoa MUSEO BIZIetan. Orain nire blogera pasa dut. Horretarako, HTML kodean jarri eta kopiatu/itsatsi egin dut:
Mota honetako bideoak Museo Biziak etanaurkitu
Mota honetako bideoak Museo Biziak etanaurkitu
martes, 20 de mayo de 2008
domingo, 18 de mayo de 2008
Nire blogean erlojua eta egutegia sartu ditut
Nire blogean erlojua eta egutegia sartu ditut. Erlojua www.clocklink.com webgunearen bidez sartu dut eta egutegia www.freeblog.com webgunearen bidez. Prozedura ondorengoa izan da:
www.clocklink.com : Gallery- view HTML top aukeratu- aceptar-select by city-spain- kopiatu (HTML kodigoa).
Ondoren, blogean: personalizar-añadir elementos propios-HTML-kopiatu-guardar.
Ondoren, www.freeblog.com -ekin berdin.

martes, 6 de mayo de 2008
Doc-seko hoja de calculon sartu dut galdetegia
taldeak 4. bideoaren inguruan egindako eranskina
4. bideoa:Teknologia berriak haur hezkuntzan bideoaren iruzkina
martes, 22 de abril de 2008
Apirilak 22: Gure bideo kliparen inguruan aritu gara berriketan
Gaur, guk egin behar dugun bideoklipari buruz aritu gara berriketan. Bideoklip horretan, gai bat aukeratu eta gai horrek denboran zehar eman dituen aldaketak azaldu behar ditugu. Ideia bat dabilkigu buruan, baina denon artean adostu eta ea taularatzeko moduko ideia den aztertu behar dugu.
Apirilak 22: "Berrikuntza eta teknologia...non, nola?" bideoaren hausnarketa
Apirilaren 16an eskolan ikusi genuen bideoaren hausnarketa egin dut. Bideo hau, iazkoa plastikako lanean, Iñakik, Mirenek eta Leirek egin zuten montajea da. Getariako eskolako 4 urteko haurrekin, gida turistiko bat osatu zuten.
Asko gustatu zait egin zutena. Josemik dion moduan, teknologia berriak erabiltzen erakutsi zieten haurrei, baina helburua ez zen hori; helburua gida turistiko bat osatzea zen. Landutako proiektuarekin, herria gehiago ezagutu zuten, marrazkiak egin zituzten, leku bakoitzari dagozkion testuak idatzi zituzten, itsasten aritu ziren... eta teknlogia berriekin ere harremanetan jarri ziren; argazki kamarekin argazkiak ateratzen aritu ziren. Ondoren, argazki hauek bi eratara ikus daitezkeela ikasi zuten: eskuko argazkiaren formatuan edo power point bat eginez, pantalla erraldoi batean.
Nire ustez, proiektu oso interesgarria burutu zuten. Oso didaktikoa izateaz gain, haurrentzako dibertigarria. Gainera, herrian barrena ibili zirela jakinda, egokia iruditzen zait tarteka haurrak gelatik ateratzea.
Bideo hau dagoen atal berean, Sallent de Gallegoko ikasleek egindako beste proiektu baten inguruko bideo labur bat ere badago. Ikasle hauek lehen hezkuntzakoak dira. Ordenagailu bidez, birtualki munduari bira emango diote, bakoitzak nahi duen bidea hartuz. oso polita iruditu zait, baina hori egitera iristeko, dezente jakin behar dela iruditzen zait.

jueves, 17 de abril de 2008
Apirilak 17, osteguna: Artiako aproba
Artiako aproba, Movie Maker-en egindakoa nire blogera igo dut:
martes, 15 de abril de 2008
Apirilak 15, asteartea. Orain arte erabilitako programak, laburtuz
Slideshare: www.slideshare.net . Powert point aurkezpenekin, You Tube-k bideokin egiten duena egin dezake: mundu guztiarekin konpartitu.
Photo Story 3, Movie maker: Instalatuta dauzkat. Programa honen bidez, argazkien bidez bideo bat osatu dezakegu (musika edo ahotsa itsas diezaiokegu).
www.kaltura.com : Webgune honen bidez, argazkiekin bideoak sor ditzakegu. Aurreko bien antzekoa da, baina aurreko bi horien jarraipena bezala da. Konpletoagoa da.

apirilak 15, asteartea: webguneko 3 bideoak igo ditut
Bideoan hiru aldiz klikatu eta eskuinean embed in your blog eginez igo ditut.
lunes, 14 de abril de 2008
Otsailak 14, astelehena: galdetegia bete dut
Gaur, galdetegia bete eta dokumetu batean gorde ondoren, blogera igo dut. Orri honetan gorde dut.
viernes, 11 de abril de 2008
Apirilak 11, osteguna: Taldekideen blogeko helbideak sartu ditugu Googlen
Aurreko astean, hiru taldekideon blogeko helbideak sartu genituen Googleko Dokumentuen artxiboan.
jueves, 10 de abril de 2008
Apirilak 10, asteazkena: Googlen dokumentuak gordetzen ikasi dut
Aurreko astean ikasitako kontu batekin nator, baina orduan zertarako zen azaltzeko zalantzak nituenez, gaur azaltzea pentsatu dut; Googlen bertan, gure dokumentuak gordetzeko aukera dugu. Googlen sartu eta, goian hizki urdinez dagoen Mas horretan klikatu eta gero, Documento klikatu dut. Bertan, ezkerrean goian dokumentu bat ireki eta Insert klikatu ondoren, insert table klikatu eta tabla insertatu dut. Aurrekoan, hiru taldekideen izenak ezarri genituen, bakoitzaren blogeko helbidearekin. Gero, bertan gorde eta listo!
Gaur, atzo ikusitako hiru bideoak aztertzeko, irakasleak hiru eskema osatzeko agindu zigun. Hiru eskeman horiek gaur osatuko ditut, aipatutako Documento atalean.
Gaur, atzo ikusitako hiru bideoak aztertzeko, irakasleak hiru eskema osatzeko agindu zigun. Hiru eskeman horiek gaur osatuko ditut, aipatutako Documento atalean.
miércoles, 9 de abril de 2008
Apirilak 9: "Ingurunearen aldaketak ikaslearen ikuspegitik" bideoa
Bideo hau ikusi ondoren, aurrekoaren antzekoa dela iruditu zait. Dudarik gabe, lehenengoaren aldean erritmo lasaiagoa, pausatuagoa darama. Aurreko bideoan (bigarrenean) nerabeen testigantzak azaltzen ziren moduan, hemen haur edo gaztetxoenak azaltzen dira. Bertan azaltzen diren haurrei erreparatuz, tegnologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dituztela argi eta garbi dago. Batez ere, herrialderik aurreratuenetan erabiltzen dira. Gehienbat digitalizazioari egiten zion erreferentzi bideo honek: posta elektronikoa, wikia, bloga... era guztietako baliabideak erabiltzen dituzte.
Hau guztia aberasgarria iruditzen zait. Euskal Herrian bertan ere, ikastetxe guztietan ari dira txertatzen tegnologia berriak. Haurrek txikitatik ikasten dute posta elektronikoz mezu bat idazten, internet erabiltzen, etab. Ni guzti honen aldekoa naiz, nahiz eta aurreko bideoaren analisian aipatu bezala, badituen bere arriskuak. Digitalizazioarekin mirariak egin daitezke, eta komeni zaigu egunean egotea.

Apirilak 9, asteartea: "Tegnologia eta gure irakaskuntz giroko aldaketak" bideoa
Bideo hau oso esanguratsua iruditu zait. Bertan azaldu diren ikasleek tegnologia berriak zenbat erabiltzen dituzten azaldu digute euren kartelen bidez. Batzuek, interneten online ikasten dutenez, ez dute irakaslea ezagutu ere egiten. Beste batzuek eskolako materiala interneten dutenez, ez dute testu libururik irakurri ere egiten... eta horrela.
Agerikoa da, nerabe eta gazteen artean batez ere, tegnologia berriek eragin izugarria dutela. Dudarik gabe, azken hamar urte hauetan aldaketa izugarriak gertatu dira. Nik, horietako bost aldaketa aipatuko ditut; niretzako garrantzitsuenak direnak edo gehienbat erabiltzen ditugunak:
1.- Mugikorra: Dudarik gabe, hau izan da azken urteetako asmakuntza nagusia edo erabiliena. Beharbada, esan behar da, aurreko mendearen bukaeran izan zuela hemen benetako arrakasta. Mugikorraren abantailak nabarmenak dira: edozein lekutatik hitz egin dezakezu... beste pertsona bati ematen badiozu (adbidiez, seme-alabei), lasaiago gelditzen zara, segurtasuna ematen dizu, eta azkenik, gaur egungo mugikorrek funtzio askoz gehiago ere badituzte: argazkiak atera, musika entzun, internet...
Baina alde txarrak ere nabarmenak dira: ez dizu askatasunik ematen, mugikorrak kaltegarriak izan daitezke gure osasunarentzako eta gehiegi erabiliz gero, garestiak ere bai.
2.- Internet: Internet ere oso asmakuntza garrantzitsua bilakatu da. Mugikorra jada gure gizartean erabat txertatua dugun heinean, Internet orain ari da etxe, eskola eta lantegi guztietara iristen. Oso tresna baliagarria ari zaigu bihurtzen.
Bere abantailak nabariak dira: Edozein informazio lortu dezakezu, helbide elektronikoa erabili dezakezu, musika, filmeak jaitsi ditzakezu... lanerako eta ikasteko oso lagungarria da.
Baina bere erabilera desegokia oso kaltegarria gerta daiteke. Interneten bidez, legez kanpoko hainbat negozio martxan dago: haur pornografia, adibidez. Gainera, zenbait ataletan engantxatzeko arriskua dagoela diote adituek. Azken aste honetan entzundakoa da, ordenagailua norberaren logelan egotea ez dutela gomendatzen, Internetgatik, noski. Horretaz gainera, Internetek, eta orokorrean, ordenagailuak, orain arte moduan eskuz idazte hori pixkanaka-pixkanaka gutxitzen du. Diotenez, gazteek orain lehen baino gaizkiago idazten dute, eta irakurri ere bai, beharbada.
3.- GPS: GPS sistema asko indartu da azken urteotan. Autoan instalatzen dena, nahiz eskuan eraman daitekeenak saltzen dira. Nonbaitera joateko orientatzen gaituzte, eta behin bide bat egiten badugu, bertan grabatu dezakegu. Azken finean, nik ez diot kaltegarria den ezer aurkitzen. Sateliteekin funtzionatzen duten beste aparailuen moduan (mugikorra...) osasunarentzako kaltegarriak izan daitezkeela, gehienez ere.
4. -Robotak: Robotikaren esparrua asko zabaldu da gaur egungo lantegietara. Orain, era guztietako pieazak, programaturiko robot bidez egiten dira. Lantegietan ez ezik, eritetxeetan ere, oso lagungarriak dira era honetako aldaketa edo berrikuntzak. Zuzentasuna, azkartasuna eta prezizioa eskainiko dizkigu robot batek. Baina ikusten diot alde txarrik ere. Lantegietan gero eta robot gehiago egon, orduan eta langile gehiago soberan... modu honetara ari dira funtzionatzen hainbat eta hainba lantegi. Lehen eskulana zena, orain programatu eta listo! Hala ere, gizakiaren burua eta eskua derrigorrez beharrezkoak dira lan guztietan. Robotek ez dute sentimendurik, ez dute kontzientziarik... beti egon beharko du gizakiak.
5.-Digilazizaioa: Digitalizazioa azken urteetako berrikuntza nagusi modura jarriko nuke. TDT(Televisión digital terrestre) orain telebista guztietan jartzen ari dira. Irudiaren kalitatea hobetzeaz gain, telebista kate gehiago izango ditugu. Oraindik probatzeko aukerarik izan ez dudanez, zaila zait bere onurak eta kalteak azaltzea. Hala ere, telebistarekin lotuta dihoanez, lehen ere telebista gehiegi ikusten dugula iruiditzen zait. Nik, digitalizazio honen benetako beharrik ez dut ikusten, baina tegnologia berrien bidean beste pausu bat da. Lehen esan dudan moduan, nola ez dedan probatu, oraindik ezin dut epaitu.

aprilak 9, asteartea: hiru bideo ikusi ditugu
Gaur goizean hiru bideo ikusi ditugu eskolan. Bideo hauek, Hezkuntzari aplikaturiko tegnologien webgunean daude zintzilikatuta. Eskolan, banan-bana ikusi ditugu. Tegnologia berrien erabileraen inguruan idatziak daude. Ondoren, Google barruko Documento atalean kuadro batzuek bete behar ditugu ikusitakoarekin lotura eginez. Hiru bideoak, 1. gaiaren bukaera aldera daude.
Hauek dira ikusi ditugun hiru bideoak:
-Tegnologiak... zertarako?
-Tegnologia eta gure irakaskuntza aldaketak
-Ingurunearen aldaketak... ikasleen ikupegitik
Hauek dira ikusi ditugun hiru bideoak:
-Tegnologiak... zertarako?
-Tegnologia eta gure irakaskuntza aldaketak
-Ingurunearen aldaketak... ikasleen ikupegitik
martes, 8 de abril de 2008
Photo story: bideo Googletik nire blogera igo dut
Ondoren, bideoa Googletik nire blogera igotzen saiatu naiz. Behin Googlen Video-n sartu eta Ver todos los videos klikatu dut. Ondoren, hasieran procesando azaltzen zait. Hau, lanean ari denaren seinale da. Procesando hori ez zait kendu hiru bat orduan. Orduan, eskolan baliagarria izan zaidan zerbait egien saiatu naiz. Orri horretatik atzera pasa eta gero berriro bertara aurreratu. Ondoren, eskolan publicado azaldu zait, baina hemn fallido azaldu da.
Honenbestez, eskolan egindako montajea igotzea lortu dut, baina etxean egindakoa ez.
Honenbestez, eskolan egindako montajea igotzea lortu dut, baina etxean egindakoa ez.
Photo story: Egindako bideo montajea Googlera igo
Googlen sartu eta video klikatu dut goian. Ondoren, eskuinean sube tus videos klikatu dut. Bertan, examinar atalean nire montajea aukeratu eta izena jarri diot. Ondoren, generoa aukeratu, si acepto eta baiezkoa eman diot kargatzeko. Igotzen ari dela adierazteko, bolatxo batzuek azaltzen dira mugitzen.
Photo story. Montajea nola egin
Eskolan Photo story erabiltzen ikasi dut. Hala ere, unibertsitateko ordenagailuan programa hau jada instalatuta zegoen, eta orain gaur, blog hau idazterakoan, nola berriz egin dudan dena, lehenik eta behin, instalatu egin dut. Horretarako, Googlen photo story 3 idatzi eta http://microsoft-photo-story.uptodown.com/ helbide honetatik jaitsi eta instalatu dut.
Behin instalatu eta gero, eskolan egindakoaren antzekoa egin dut. http://lms.i2bask.es/ helbidean sartu eta adibideak egiteko irudiak atalean klikatu dut. Hor dauden 13 irudiak irudiak izeneko karpetan gorde ditut. Karpeta hau Hezkuntzaren tegonoliak karpetaren barruan sortu dut. Ondoren, Importar imagenes klikatu eta irudiak banan-banan programa honetara pasa ditut, azpiko laukiluzean azaltzen direlarik. Hor, siguiente klikatzen badugu, eskuinean goian argazki bakoitzean nahi dugun testua idatz dezakegu. Testu hau, argazkiaren gainean idazten du.
Berriro siguiente klikatzen badugu, ahotsa grabatzeko aukera ematen digu, baina horretarako mikrofonoa behar dugu. Bertan dagoen musika sartzea nahi badugu, berriro siguiente klikatu eta seleccionar musica aukeratzen dut. Bertan, Musica de muestra atalean bi musika mota erakusten dizkit. Argazki bakoitzari horietako edozein erantsi diezaioket. Batzuetan musika erantsi dut eta beste batzuetan ez. Ondoren, siguiente klikatu eta goiko aukera autatuz, sortutako irudien karpetan gorde dut montaia.

Ikastaroak08 II eta III ere igo ditut
Ikastaroak08 I-ekin egin dudan moduan, II eta III ere nire blogera igo ditut. Aurrekoa nola igo dudan eman ditudan azalpenetan, bukaera-bukaeran Publicar entrada klikatu behar del idaztea ahaztu zait.
Slideshare erabiltzen ikasi dut
Aurreko astean hasi nintzen Slideshare programa erabiltzen ikasten. Gaur goizean amaitu dut eskolan horrekin. Programa hau erabiltzeko, lehenik eta behin kontu berri bat sortu dut. Kontu horren helbidea mielaiertza1@hotmail.com da. Izena maiertza, eta pasahitza 2japugi4 da.
Behin kontua sortu eta gero, programan sartu naiz: www.slideshare.net . Programa hau erabiltzen ikasteko, irakasleak asignatura honetarako argibieak zintzilikaturik dauden helbidean, http://lms.i2bask.es/ helbidean sartu eta TEORIA IKT atalean sartu eta IKASTAROAK08 I.ppt artxiboa nire blogera igo dut. Horretarako, slideshare programaren beharra dut. Aipatutako artxibo hau Powert Point aurkezpen bat da, eta mota honetarako aurkezpenak igotzeko erabiltzen da programa hau.
Honela, behin www.slideshare.net helbidean sartuta, Login klikatu eta nire kontuaren username: maiertza eta password: 2japugi4 klikatu ditut. Behin barrura sartuta, goian eskuinean maiertza klikatu dut. Ondoren, Upload klikatu pantailaren eskuineko aldean parentesi artean dagoen (Having troube using bulk upload) klikatu dut. Hor, Examinar eman ondoren, nik igo nahi dudan artxiboa aurkitu dut: artxibo hau nik sortutako tegnologia berriak karpetan gorde dut, Mis documentos-en barruan. Behin aukeratuta izena jarri diot artxibo honi. Behean Upload klikatu eta minutu bat edo bi tardatzen du igotzen. Igotakoan, hasieran work in progress azaltzen da.
Behin artxiboa slidesharerera igota daukagunean, hemendik nire blogera pasa dut. Horretarako, lehenengo, igo dugun artxiboaren portadan klikatu dut. Ondoren, Embed in your blog eskuinean goian jartzen duen tokiaren aurrean letra arraroz betetako lauki luze bat dago. Lauki luze hori klikatu eta urdinez jartzen da. Horrekin, gure blogean copiar/pegar egin behar du. Baina honek, badu bere sekretua: esandako lekuan copiar egin eta gure blogera joango gara. Ondoren, gure blogean Nueva ventana emanda leihoa ireki eta lehio handian itsatsi behar dugu, baina eskuinean goian dagoen Edicion de HTML aukeratuz. Horrela, powert point aurkezpena dagoen artxiboa gure blogean daukagu.
Slideshare programara nik igota dauzkadan artxiboak My slidespace atalean, goian ezkerrean klikatuz ikus ditzaket nahi dudanean.

Slideshare programa erabiltzen ikasi dut
Aurreko astean hasi eta gaur goizean bitartean, Slideshare programa erabiltzen ikasi dut. Programa hau Powert Point-ak igotzeko erabiltzen da, batez ere. Lehenik eta behin, www.slideshare.net programan sartun naiz. Aurrez, kontu bat sortu dut programa honetan doan guztiak kontu horren izenean joan behar duelako. Kontu horren izena: maiertza da. Kontua mielaiertza1@hotmail.com da, eta kontraseña 2japugi4 da.
Programa hau erabiltzen ikasteko, irakasleak asignatura honen argibideak dituen orritik, hau da,
lunes, 7 de abril de 2008
martes, 1 de abril de 2008
zuzenketa bat
asignatura hontarako zintzilikatuta dagoen lekura sartzeko, helbidea gaizki jarri dut. Zuzena hau da: http://lms.i2bask.es/
Izenaren aldaketa
Goizean blogari izena jartzerakoan mikel12 jarri diot, baina arratsaldean izena aldatu diot; orain, mikel aiertza du izena.
Teknologia berriak
Gaur, teknologia berriak oso garrantzitsuak direla hezkuntzan ikasten hasi gara. Bakoitzak bere kontua sortu dugu (nik etxeko bera jarri dut). Ondoren, bakoitzak bere bloga sortzeari ekin diogu. Nire blogaren izena mikel12 da. kontua eta bloga sortzeko www.google.es helbidean sartu gara. Hau guztia egin aurretik, http://lms.12bask.es/ helbidean sartu gara eta aurten egin behar duguna ikusten aritu gara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)